PROIEKTU DEIALDIA · IDAZKETA · FIKZIOA · DOKUMENTALA · LUZEA · LABURRA

Zinema egileak lagundu haien praktikan eta ibilbide profesionalean

Hirugarren aldikotz, Zukugailua elkarteak Kirikoketa idazketa tailerra 2024ko abenduaren 9tik 14ra eta 2025eko otsailaren 3tik 8ra, antolatuko du, Irisarrin

Kirikoketaren helburuak hauek dira: proiektuaren indarrak eta berezitasunak agerian uztea eta idazle bakoitzarentzat bere bidea topatzea ikuspegi zinematografiko ezberdinetan.

Kirikoketa, atelier d'écriture
© Mattiu Bordato

HAUTAGARRITASUN BALDINTZAK

Proiektuek gutienez ondoko irizpide bat bete behar dute:

  • Idazlea Pirinio Atlantikoetan bizi da
  • Idazlearen proiektua euskaraz da
  • Idazlearen proiektuak kultur harreman azkarra du Euskal Herriarekin (gaia, grabaketa lekua,...)

Onartuak dira: ale bateko proiektuak, dokumentalak eta fikzioak (animaziorik ez), film laburrak, ertainak zein luzeak.

 

Gehienik 6 proiektu hautatuak izanen dira idazketa tailerrean parte hartzeko

 

Bestalde, frantsesaren ezagutza onak behar dituzte, trukaketak segitzeko eta tutoreekin bai eta beste parte hartzaileekin solasteko.

ANTOLAKETA

Laurie Bost eta Itziar Leemans-en laguntzarekin, tailerrak taldean eginen diren solasaldiak eta banakako kontsultak aldizkatuko ditu.

Lehen astean finkatuko den helburuaren arabera, parte hartzaileek haien proiektuak berriz landu beharko dituzte.

 

Ostatalekua eta bidaia

Kirikoketa idazketa tailerra urririk da parte hartzaile guzientzat.

Antolatzaileek hartuko dute haien gain:

  • Joan-etorriak (parte hartaile bakoitzak antolatu beharko du bere bidaia)
  • Apairu guztiak
  • Lo egiteko lekua (asteleheneko 9:00etatik larunbateko 12:00ak arte)

 

 

TXOSTENEN BIDALKETA

Txosten bat aurkeztuz, hautagaia engaiatzen da tailerra bere osotasunean segitzera. Txostena fitxategi bakar batean bidali beharko da 2024ko urriaren 9a aitzin, koord@zukugailua.eus helbidera.

 

BEHARREZKOA
  • Laburpen bat (lerro batzuk)
  • Sinopsi bat (3 orrialde gehienez)
  • Intentzio nota (orrialde bat gehienez)
  • Biografia laburra
  • Filmografia bat (ahal den neurrian)
  • Kontaktu fitxa bat, helbidearekin, telefonoarekin eta emailarekin
HAUTUZKOA
  • Moodboard bat
  • Egindako filmen loturak
  • Gidoi baten pasartea (3 orrialde gehienez)
  • Proiektu deialdia 2024ko irailaren 9tik urriaren 9ra idekia izanen da.
  • 2024ko uriaren 10etik 31ra proiektuen hautaketa komite batek eginik.
  • 2024ko azaroaren 4ean, berantenik, ebazpenaren komunikazioa.
  • 2024ko abenduarren 9tik 14ra: lehen astea.
  • 2024ko abenduaren 14tik 2025eko otsailaren 2ra: idazketa lan pertsonala.
  • 2025eko otsailaren 2tik 8ra: bigarren astea.
  • 2025eko martxoan, topaketa eguna.

 

EGUTEGIA

PROIEKTU DEIALDIA IRAKURRI

Erakunde horien partaidetza eta laguntzarekin

Gurekin harremanetan sartu: