PROIEKTU DEIALDIA · IDAZKETA · FIKZIOA · DOKUMENTALA · LUZEA · LABURRA

Zinema egileak lagundu haien praktikan eta ibilbide profesionalean

Laugarren aldikotz, Zukugailua elkarteak Kirikoketa idazketa tailerra 2025eko abenduaren 8tik 12ra eta 2026ko otsailaren 9tik 13ra, antolatuko du, Irisarrin

Kirikoketa idazketa tailerrak aukera ematen die egileei, edozein esperientzia ukan arren, profesional esperientziadunen laguntza jasotzeko beren film proiektua pentsatzeko, zalantzan jartzeko, garatzeko eta berridazteko.

© Zukugailua

HAUTAGARRITASUN BALDINTZAK

Proiektuek gutienez ondoko irizpide bat bete behar dute:

  • Idazlea Pirinio Atlantikoetan bizi da
  • Euskaraz filmatua izanen den proiektua duten egileak
  • Idazlearen proiektuak kultur harreman azkarra du Euskal Herriarekin (gaia, grabaketa lekua,...)
 

Onartuak dira proiektu unitarioak : film laburrak, ertainak zein luzeak, dokumentalak edo fikzioak (animaziorik gabe).

 

Gehienik 6 proiektu hautatuak izanen dira idazketa tailerrean parte hartzeko.

 

Bestalde, hautagaiek frantsesaren ezagutza onak behar dituzte, trukaketak segitzeko eta tutoreekin bai eta beste parte hartzaileekin solasteko.

ANTOLAKETA

Laurie Bost eta Itziar Leemans-en laguntzarekin, tailerrak tailerrak taldeko trukeak eta banakako kontsultak aldizkatuko ditu.

Lehen astean finkatuko den helburuaren arabera, parte hartzaileek beren proiektua berriz landu beharko dute bigarren saiorako.

 

 

Ostatalekua eta bidaia

Kirikoketa idazketa tailerra urririk da parte hartzaile guzientzat.

Antolatzaileek hartuko dute haien gain:

  • Apairu guztiak
  • Lo egiteko lekua (asteleheneko 9:00etatik ostiraleko 18:00ak arte).
Bizi-lekutik erresidentziara joateko garraioa, berriz, parte-hartzaileen kontura izanen da.

TXOSTENEN BIDALKETA

Txosten bat aurkeztuz, hautagaia engaiatzen da tailerra bere osotasunean segitzera. Txostenak PDF fitxategi bakar batean bilduak izan behar dira, eta 2025eko urriaren 15a aitzin bidali behar dira helbide honetara : koord@zukugailua.eus

BEHARREZKOA
  • Laburpen bat (lerro batzuk)
  • Sinopsi bat (3 orrialde gehienez)
  • Intentzio nota (orrialde bat gehienez)
  • Biografia laburra
  • Filmografia bat (ahal den neurrian)
  • Kontaktu fitxa bat, helbidearekin, telefonoarekin eta emailarekin
HAUTUZKOA
  • Moodboard bat
  • Egindako filmen loturak
  • Gidoiaren pasartea (3 orrialde gehienez)
  • Proiektu deialdia 2025ko irailaren 15etik urriaren 15era idekia izanen da.
  • Hautatutako proiektuen iragarpena : 2025eko azaroaren 7a berantenez.
  • Lehen saioa : 2025eko abenduaren 8tik 12ra.
  • Idazketa lan pertsonala.
  • Bigarren saioa : 2026ko otsailaren 9tik 13ra.

EGUTEGIA

PROIEKTU DEIALDIA IRAKURRI

Erakunde horien partaidetza eta laguntzarekin

Gurekin harremanetan sartu: