L'Atalante zinema gelarekin partaidetzan, Hemendik mikro-egonaldia antolatuko dugu, 2024ko apirilaren 30etik maiatzaren 2ra, Rencontres sur les docksfestibalaren kari. Hiru egunez, hautagaiek haien proposamenak garatuko dituzte zinemagintzako profesionalen laguntzarekin. Prozesua burutzean, lurraldeko (Nafarroa, Euskadi eta Akitaniako) ekoizleen aitzinean aurkeztuko dituzte proiektuak, maiatzaren 2an, ostegunez, pitching saio batean .
Film luze eta laburrak, dokumental zein fikzioak onartuko dira.
Txostena aurkeztu
Aurkezten diren proiektuek Euroeskualdeko lurraldearekin lotura ukan behar dute (gaia, grabaketa lekua, autorea lurraldean bizi da edo lurraldekoa da,...).
Dosierra ondoko elementuekin osatuta egon behar da:
Egilearen biografia eta harremanetarako informazioak (email eta telefono zenbakia)
Laburpen bat (gehienik 400 karaktere)
Sinopsi garatua (gehienez 4000 karaktere)
Intentzio nota (gehienez 3000 karaktere)
Motibazio gutuna azaltzeko zergatik egonaldian parte hartu nahi den, zer igurikatzen den eta zein diren beharrak
Erreferentzia bisualak
Orain arte eginiko filmak ikusteko estekak (egonen balira).