Hemendik egonaldi laburraren hirugarren edizioa apirilaren 26tik 28ra iragan zen, Baionan, Rencontres sur les docks festibalaren kari. Dispositibo hori L'Atalante zinema gelak ko-antolatzen du.

micro-résidence hemendik
2023ko Hemendik egonaldi laburra © L'Atalante

Orotara, 60 txosten errezibitu genituen, euskaraz, frantsesez edo gaztelaniaz idatziak zirenak. Hautaketa batzordeak sei proiektu hautatu zituen, hainbat kriterio kontuan hartuz, besteak beste, hasten diren zinema egileak, genero ikuspuntua edo lurraldearekin harremana.


Hautatuak izan ziren proiektuak

Sei proiektuk egonaldian parte hartu zuten. 

Mi casa hostil, Ainhoa Bolaños

Mi casa de limónPaula Costa

Udaberriko begia, Julen Etxeberria

Hiru bider, Olatz Ovejero

Pour un équarrissage céleste et autonome, Ambroise Roussel

La mélodie du mur, Loreley Werdyn

Hiru egunez, Garbiñe Ortega eta Félix Salgadotutoreekin lan egin zuten parte hartzaileek, bakoitzaren proiektua garatzeko xedearekin. Trukaketa horiei esker, proposamenen indarrak argitan utzi, ideiak antolatu eta haien erabakiak argumentatu zituzten zinema egileek. Lan hori aurkezpen moduan gauzatu zen.   

 

Pitch-ak

Pitch-ak apirilaren 28ko astean iragan ziren, Euroeskualdeko profesionalen aitzinean (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa). 

Pitch-en ondotik, Kanaldudek bi idazketa diru laguntzak banatu ditu, bat Julen Etxebarriari eta bestea Ainhoa Bolaños-i.

Bestalde, tarte informalago bat proposatu izan zitzaien zinema egileei eta ekoizleei proiektuei buruz trukatzeko eta kolaborazioak egiteko asmoa aztertzeko. 

Erakunde horien laguntzarekin:
Gehiago jakin: