Pour la deuxième fois, l’association Zukugailua organisera à l’automne 2023 l’atelier d’écriture Kirikoketa, à Irissarry. 

Kirikoketaren helburuak hauek dira: proiektuaren indarrak eta berezitasunak agerian uztea eta idazle bakoitzarentzat bere bidea topatzea ikuspegi zinematografiko ezberdinetan. 

Hautagarritasun baldintzak

Kirikoketa, atelier d'écriture

Proiektuek gutienez ondoko irizpide bat bete behar dute:

  • Idazlea Pirinio Atlantikoetan bizi da
  • Idazlearen proiektua euskaraz da
  • Idazlearen proiektuak kultur harreman azkarra du Euskal Herriarekin (gaia, grabaketa lekua,...)

Onartuak dira: ale bateko proiektuak, dokumentalak eta fikzioak (animaziorik ez), film laburrak, ertainak zein luzeak.
Gehienik 6 proiektu hautatuak izanen dira idazketa tailerran parte hartzeko.

 

Hautagaiek frantsesaren ezagutza onak behar dituzte, trukaketak segitzeko eta tutoreekin bai eta beste parte hartzaileekin solasteko

Egitaraua eta tutoreak

Kirikoketa

Tailerrak aldizkatuko ditu taldean eginen diren solasaldiak eta banakako kontsultak tutoreekin. 

Trukaketa kolektiboei dedikatua izanen da. Proiektu bakoitza artoski aztertuko da, honako helburuekin: proiektuaren indarrak eta ahuleziak identifikatzea, entzuteko eta analisatzeko gaitasunak lantzea, intentzioak azkartzea eta idazketarako bide berriak agerraraztea. Denbora kolaboratibo horren plantan emateko, parte hartzaileak proiektu guztiak irakurtzera engaiatzen dira. Proiektuak saioak hasi baino 10 egun lehenago partekatuak izanen dira.
Bakarkako lanean oinarrituko da. Bakoitzak ukan dituen oharrak aztertuko, sailkatuko, narrazioaren hariak hierarkizatuko eta idazteko pista berriak garatuko ditu. Zati hortan, tutoreekin buruz-buruko solasaldiak izanen dira, ondoko helburuekin: idazle bakoitzaren intentzioak sakontzea eta lan egiteko metologia plantan ematea.
Arloko beste profesionalekin hitzorduak antolatuko dira, sorkuntzaren beste aspektuak ezagutarazteko (casting-a, idazteko diru laguntzak,…)
Lehen astean finkatuko den helburuaren arabera, parte hartzaileek haien proiektuak berriz landu beharko dituzte.

TUTOREAK

Letretako eta Gidoigintzako ikasketak burutu zituenez geroztik, Laurie Bost-ek zineman lan egiten du gidoilari eta gidoi-aholkulari gisa. Halaber, Sébastien Savinekin batera zenbait film labur zuzendu ditu, hala nola Le Python eta L’île et le continent (Beaumarchais-SACD beka, Bresteko Film Laburren Festibal Europarreko Manifest saria). Egun bere lehen film luzean ari da lanean, Junon, Fémis eskolako Gidoi Tailerrean hasi lanari jarraiki. Ber denboran lizeotarrentzako idazketa tailerrak animatzen ditu

Itziar Leemansek Historiako masterra bururatu zuen 2005ean Tolosako Le Mirail Unibetsitatean. 2012an Cubako San Antonio de Los Baños zinema eta telebistako nazioarteko eskolako (EICTV) diploma lortu zuen. 2015ean bere lehen dokumental luzea egin zuen: Parque Lenin (film luze onenaren saria Moskun); eta 2018an lehen fikziozko film laburra: Bainera (Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako hautatua). 2020an bere bigarren dokumental luzea bukatu zuen: Boca Ciega (Créteileko Emazte-Filmen Nazioarteko Zinemaldirako eta Gindouko Zinema Topaketetarako hautatua). 2023ko apirilean, bigarren fikziozko film laburra Ximinoa bukatu du, bai eta hirugarren dokumental luzea, Olatuak. Egun bere lehen fikziozko film luzea idazten ari da: Agurra.

OSTATALEKUA ETA BIDAIA

Kirikoketa idazketa tailerra urririk da parte hartzaile guzientzat.

Antolatzaileek hartuko dute haien gain:

  • Bi joan-etorriak (parte hartaile bakoitzak antolatu beharko du bere bidaia)
  • Bi asteetako apairu guztiak
  • Lo egiteko lekua bi astez (asteleneko 9:00etatik ostiraleko 17:00ak arte)

Egutegia

Kirikoketa
  • Proiektu deialdia 2023ko maiatzaren 9tik ekainaren 11ra idekia izanen da.
  • 2023ko ekainaren 12tik uztailaren 13ra proiektuen hautaketa komite batek eginik.
  • 2023ko uztailaren 13an, berantenik, ebazpenaren komunikazioa.
  • 2023ko irailaren 11tik 15era: lehen astea
  • 2023ko irailaren 16tik urriaren 22ra: idazketa lan pertsonala.
  • 2023ko urriaren 23tik 27ra: bigarren astea.

Txostenen bidalketa eta engaiamendua

Kirikoketa
Txosten bat aurkeztuz, hautagaia tailerra bere osotasunean, hau da bi astez, segitzera engaiatzen da.

Hautagaitza txostena osatzeko elementu horiek beharrezkoak dira:

  • Laburpen bat (lerro batzuk)
  • Sinopsi bat (3 orrialde gehienez)
  • Intentzio nota (orrialde bat gehienez)
  • Biografia laburra
  • Filmografia bat (ahal den neurrian)
  • Kontaktu fitxa bat, helbidearekin, telefonoarekin eta emailarekin

Baliagarri konsideratzen diren dokumentu bisualak edo idatziak eransten ahalko dira:

  • Moodboard bat
  • Egindako filmen loturak
  • Gidoi baten pasartea (3 orrialde gehienez)

Txostena frantsesez idatzi behar da. Laguntza behar baduzue itzulpena egiteko (euskaratik frantsesera), gurekin harremanetan sar zaitezke: koord[a]zukugailua.eus

 

Les dossiers devront être envoyés en un seul fichier PDF au plus tard le 11 juin 2023, à koord@zukugailua.eus

 

Mailaren gaian ondoko informazioak zehaztu:
KIRIKOKETA IDAZKETA TAILERRA #2 / Izena eta DEITURA

Proiektu deialdia

Ospitalea

Ospitalea

DEPARTAMENDUKO ONDAREAREN HEZKUNTZARAKO ZENTROA

Ospitalea XVII. Mendeko komanderia da, monumentu historikoetan izendatua izan dena. Donibane Jerusaleneko ordenako Zaldun Ospitalariek sortu zuten, XII. mendetik Irissarrin plantatu baitziren ziren lurraldeak lantzeko. Komanderia Baxenabarreko baserri tradizionalen adibide monumentala da.

2002az geroztik, eraikin ikaragarriak Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren ekimenez Departamenduko Ondarearen Hezkuntzarako Zentroa aterpetzen du.

 

Sormen- eta idazketa-egonaldietarako leku egokia
Baigura mendiaren hegalean, eraikin eskerga honek barnera begiratzeko eta idazketa lanerako inguru natural bikaina eskaintzen die egonaldiko parte hartzaileei. Lekuaren harrera ahalmenari eta lan espazio ugariei esker, gune egokia da bakarkako zein taldeko sormen egonaldiak antolatzeko. Ospitaleko indarguneak –langileen trebetasuna batetik eta erakusketa- eta mintzaldi-aretoak bestetik– egoiliarren esku ezartzen dira haiek beren lana aurkeztu eta aitzinamendua parteka dezaten. Ber denboran, eskualdeko publikoa eta profesionalak ezagutzeko parada dute.

Erakunde horien partaidetza eta laguntzarekin 

Logos
Formulaire pour poser vos questions